Mugitu AGOITZ

Agoizko Udaleko Berdintasun Arloak zuengana zuzentzen da abiatuko duen ekimenaren berri emateko: Mueve Aoiz-Mugitu Agoitz. Denen artean flasmob-a egitean datza. Bai ongi entzun duzue: mugitzea, dantza egitea eta abestea, sexu erasorik gabeko eta berdintasunezko Agoitzen alde.

Martxoaren 10ean, emakumearen eguna ospatzeko ekitaldien karietara, Irati Antzerki Taldeak dantza aurkeztu zigun tutoretza-bideo baten bidez, entseguekin has zaitezten. Udalaren web-gunean eta Facebook-en zintzilikatuko dugu, eta washapp bidez zabalduko ere.

Maiatzean, berriz, Kanpondoak bi saio eskainiko ditu dantzarekin trebatzeko, eta San Migel Bigarren Hezkuntzako Institutuak gauza bera eginen du heziketa fisikoko eskola orduetan.

Ekimena dela eta, zapi batzuk egin ditugu, Udaletxean salgai jarriko ditugunak 1€ean.

Zita dugu ekainaren 3an, igandea, 13:00etan, Merkatuko plazan. Zuen zain gaude.

Aldez aurretik zuen laguntzagatik eskerrak emanez, har ezazue agur bero bat.

Maite Fernández Font. Agoizko Udaleko Berdintasun zinegotzia

Deja un comentario