Patxi Huarte Aleman, 2012ko festetako kartel lehiaketaren irabazlea

“El cartel ganador de este año 2012, “Fiesta sobre la mesa/Jaia mahai gainean”, es un cartel diferente que quiere reflejar la gran vida cultural de Aoiz. Es una composición de objetos que podemos encontrar en las fiestas. Espero que guste y que los agoizkos/as se identifiquen.”


Abuztuko alean, akats bat zela medio, ezin izan genuen Patxi Huarteri egindako elkarrizketa eskaini.
Hona hemen orduan argitaratu behar izan genuina.
Geroztik, Uharteko kartel leihaketa ere irabazi du irailean. Gure zorionak berarentzat, eta berriz ere, barkamena eskatzea!

Zorionak Patxi! Hau da Agoitzen irabazten duzun lehen aldia, nola jaso zenuen berria?
Izugarrizko poza hartu nuen deitu zidatenean. Zure herriko kartelen leihaketa irabaztea oso pozgarria baita.

Beste behin, bigarrena gelditu zinen, ezta?
Bai, 2009an.

Eta beste herri batzuetan ere irabazi duzu…
2006an jaietako kartelen leihaketetan parte hartzen hasi nintzen eta batenbat irabazteko aukera izan dut, Uharten, Ilunberrin edo Burlatan esaterako.

Komentatu pixkat nolakoa den aurtengo Agoizko festak iragarriko duen kartela.
Kartelak “Fiesta sobre la mesa/Jaia mahai gainean” izena du. Agoitz kultura anitzeko herria dela adierazi nahi izan dut. Jaietan aurki ditzakegun objetuez osaturiko konposaketa baten bidez, jaietan ikusi eta bizi dezakeguna islatu nahi du. Aurten zerbait desberdina egin nahi nuen, eta hau da atera zaidana. Jendeari gustatzea espero dut. Jaietako aukera ugari agertzen dira.

Diseinuaren munduan lan egitea zaila izanen da, are gehiago garai hauetan. Zertan ari zara orain?
Mundu honetan bidea irekitzea ez da erreza. Nire kabuz lan egiten dut, eta zorionez hilero hainbat bezeroentzat diseinu grafikoko lanak burutzen ditut. Hauen artean, Iruñeko Gaztediaren Etxea eta Agoizko edo Iruñeko Udala.
Beste alde batetik, diseinuak egiten ditut Angiluerreka Elkartea edo El Tuto aldizkarirako. Azken honetan azalak egiten hasia naiz. Lan hauek musutruk egiten ditut, niretzat mugimendu kulturalean parte hartzea oso garrantzitsua baita. 2011n Txemirekin batera serigrafiazko taiertxo bat montatu dut. Nire irudiekin kamiseta bilduma bat kaleratzeko asmoa dugu.

¡Felices fiestas a todos/as! Jai zoriontsuak denontzat!

NOTA: Esta entrevista a Patxi Huarte, ganador del cartel de fiestas de Aoiz 2012 tenía que haber sido publicada en el número de agosto, le pedimos disculpas a Patxi por nuestro fallo y le felicitamos por sus logros.


Uharteko kartel irabazlea. 2012.
LIP DUB FEST.

Comments

No comments yet. Why don’t you start the discussion?

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.