Cultur. Gaueko ikuskizuna Uxuen

Gure Erkidegoan egin beharreko egonaldia turistei atseginagoa bilakatzeko helburua duen Kultura programa bat da Cultur. Beraz, bereziki, egun horietan gure lurraldera opor eta atseden egun batzuk igarotzera datozen pertsonei begira dagoen programa da. Eskualdeko bazter erakargarrienez gozatzeko aukera ematen baitie. Horretarako, uztailean eta abuztuan hamaika jarduera antolatzen dira turismo, paisaia edo natura intereseko hainbat herri edo txokotan.

Nafarroako arte eta tradizio adierazpenen lagin bat da: musika, arte plastikoak, dantza, herri kirolak, eskulangintza, antzerkia… Ondare intereseko hainbat tokitan egiten da: parke naturaletan, monasterioetako klaustroetan, upategietan, eliza gotiko eta barrokoetan, herri bitxietako kale eta plazetan…

Azken batean, Foru Erkidegoa bisitatzera datozen turista eta bidaiarientzako kultura hedapenerako programa da CULTUR.

Testua: www.navarra.es
Argazkiak: Edurne eta Izaskun

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.