Euskararen eguna – “Orreagako gatazka” antzerlana

Ikuskizunak iraun zuen ordu betean, istorioko protagonistak ikusi genituen: Carlo Magno eta bere ejertzitoa (50 lagunek osatua), Errolan iloba, Sulaiman Al-Arabi Zaragozako valia, eta noski baskoniak (ximenotarrak, belaskotarrak, banu-quasiarrak eta herri xehea), dena taldeak berak pentsatu eta idatzitako bertsioari jarraikiz. Antzerkiaren osagarri, beti bezala, dantza, argi efektuak eta koreografiak erabili ziren, eta aurten nobedade gisa, zuzeneko musika ere.

Ikuskizuna arrakastatsu gertatu zen; izan ere, taulara eramandako bi egunetan Kultur Etxeko aforoa osarik bete zen. Publikoaren erantzuna balio handikoa da dena euskara hutsean egiten dela kontuan hartuta.

Argazkiak: Fran

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.