Borja Estankona gitarra eta ahotsaz konpontzen den musika sortzaile euskaldun bat da. Arean taldeko gitarra jole eta ahots izateaz gain, talde honen konposatzaile nagusia ere bada (bi disko kalean Gaztelupeko hotsak zigilupean).

Poesiatik gertu izan da beti, bere anai Igor Estankona eta Arratiako zenbait idazlerekin Zantzoa, Arratiako literatur sortu zuten 1997 aldean.

Bakarkako formatu honetan bere unibertsoa alde biluzenean transmititzen digu. Kantautore berezi bat da, ez ohikoa, sentikortasun bitxi bat duena. Indarra eta fragilitatea, energi askatzea eta intimotasuna, intentsitate handiz konbinatzen ditu emozioa, eta koherentziaz egituratu abesti eran.

Erreferentziak aipatzearren Jeff Bukley, Björk, Laboa, Nick Cave, PJ Harvey seinalatu genitzake.

Argazkiak: Kris

Comments

No comments yet. Why don’t you start the discussion?

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.